VITIA SERMEF 2016 BILTZARREAN

VITIA SERMEF 2016 BILTZARREANVITIA SERMEF 2016 BILTZARREAN

Maiatzan Malagan egon ginen SERMEF (Espainiako Errehabilitazio eta Medikuntza fisikoko Elkartea) biltzarrean parte hartzeko helburuarekin, maiatzaren 11tik 14ra egindakoa.

Edizio honetan, antolatutako genituen 2 tailerren bidez modu aktiboan parte hartzeaz gain, ekitaldi garrantzitsu honetara etorritako jendeari gure sistemak erakusteko aukera izan genuen. 

Lehenengo tailerra kirol monitorizazio eta errehabilitaziorako sistemei buruz izan zen Néstor Perez Mallada medikuarekin bat, Madrileko Pontificia Comillas Unibertsitateko Ikasketa Burua.

Vitia taldea Néstor Perez eta Mª Jesus Martinezekin batera.

Tailer honetan, Nestorrek unibertsitatean Myontec galtzekin izandako esperientzia partekatzeaz gain, hainbat adibide praktikoak egin zituen tailerrera azaldutakoekin.

Bestetik, egun berean, Juan Ignacio Marín medikuak, Aita Menni Mondragon Ospitaletik, Meditoucheko Balance Tutor sistemarekin urte batez izan duen esperientzia guztiekin partekatu zuen. Errehabilitazio prozesuan ustekabeko traben garrantzia azpimarratu zuen.

Errehabilitazio mediku, neurologo, fisioterapeuta, terapeuta okupazionala, eta orokorrean guregana hurbildu eta tailerretan parte hartu zuten guztiei eskertu nahi diegu.

© 2017 Vitia. Eskubide guztiak erreserbatuak · Erabilera baldintzak