Nola laguntzen gaitu VITIAk?

Ariketa fisikoa gure ongizate fisiko eta emozionalerako gakoa da. Zahartzen garen heinean edota gure gorputzeko parteren bat errehabilitatu behar dugunean, era kontrolatu eta eraginkorrean egitea oso garrantzitsua da. Ariketa fisiokoak odol zirkulazioa aktibatzen du eta modu honetan osteoroposi, parkison edota beste ebakuntza geroko egoeretan prebentzio edo errehabilitazioan laguntzen du. 

VITIAn, ariketa fisikoaren bitartez pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko ahalegintzen gara. Horretarako, prebentzio eta errehabilitazio fisiko eta neuro-kognitibo sistema aurreratuak eskaintzen ditugu.

Vitia y la experiencia con la salud

Gure errehabilitazio sistemak Reuth Israel Hospital (Israel), Lucas Gutachten (Zurich), Kennedy Krieger Institute (Estatu Batuak) eta Royal Free Hospital (Londres) bezalako nazioarteko ospe handiko zentroek frogatu eta babesten dituzte.

Myontec sistemak kirol klubetan erabiltzen ari dira: Liverpool Football Club, Football Club Barcelona, Sporting Club de Portugal, High Perfomance Team Red Bull, IAM (Suitzako txirrindularitza talde profesionala) besteak beste.

La evoluciĆ³n del paciente puede hacerse a distancia sin necesidad de la continua presencia del especialista.

Etxean nahiz zentro espezializatuetan erabiltzeko oso aproposak dira duten erosotasun eta erabilera errazagatik, baita espertoen kontrolarekin bateragarritasuna dute eta. Softwareak tele-errehabilitazioa ahalbidetzen du.  

Terapeutak denbora errealean ariketen parametroak aldatu ditzake eta paziente bakoitzari modu espezifikoan horiek egokitu. Honek modu dokumentatu eta kontrolatu batean pazienteak bere etxean aritzea ziurtatzen du.

VITIA sistemak erabiltzaileren beharretara egokitzen diren software aurreratuekin batera datoz, baita joko erronkariekin ere, ariketak egiteko motibazioa sustatzen dituztenak, eta beraz, errekuperazio denbora azkartzen dutenak.

Gure tresna guztiek duten softwareak paziente bakoitzaren eboluzioaren erregistratzeko gai da, era erraz, praktiko eta bisual batean. Sistema honen bidez, terapeutak pazienteengan kontrol handiagoa eduki dezake. 

VITIAk beste enpresa eta erakundeekin batera lan egiten du. Horietako gehienak errehabilitazio, errekuperazio eta mugikortasun txikia duten pertsonei bideratutako ariketa fisiko alorrarekin lotuta daude. Duten konpromisoa, konfiantza eta profesionaltasuna eskertzen dugu. Horien artean:

Bic Berrilan
Gipuzkoako Foru Aldundia
Donostiako Sustapena
Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa
Edad y Vida Fundazioa
Eusko Jaurlaritza
SERMEF
Tecnalia
Via Libre
Valentziako Biomekanika Institutoa
Espainiako Fisioterapeuta  elkartea

© 2017 Vitia. Eskubide guztiak erreserbatuak · Erabilera baldintzak