Balance TutorBalance Tutor

MediTouch/

Balance Tutor

Funtzioak

Meditouch enpresak “Balnce Tutor” sistema garatu du, sistema berritzailea eta posturaren kontrola geldirik eta modu dinamikoan egitea ahalbidetzen du. Baita oreka jarduteko erabiltzen da. Sistema mugitzen den plataforma baten gainean dagoen korrika eta ibiltzeko zinta batez osatua dago. Plataforma atzerun/aurreruntz eta alboetara mugitzen da erabiltzailearen postura kontrolaren hobetzea sustatzeko geldirik edo modu dinamikoan.

Terapeutak ariketa programa aldatu dezake pazientearen arabera software erraz baten bidez. Sistema oso segurua da. Segurtasun arnes bat du eta larrialdi-geldiera.

Sistema honen bidez terapeutak parametroak ebaluatu eta pertsonaren prozesua eta oreka denboran zehar nola eboluzionatu den aztertu dezake. Irudiak eta masa-zentroaren neurriak hartuz lortzen da. Mugimenduaren norabideaz gainera, abiadura eta mugimenduaren maila aldatu daiteke pazientearen arabera. Mugimenduaren biofeedback eta gorputzaren kokapenaren jarraibideak eskuragai daude ariketa bitartean. Pazienteak ariketan zehar erronka motibagarriekin lan egiten du.

Ikerketek frogatu dute “Blance Tutor” erabiltzeak pazientearen erreakzio denbora eta emaitzak hobetzen dutela, eta beraz pertsonaren bizitza kalitatea hobetu eta erorketak murrizten ditu.

Bizitza independente batek postura kontrol handia eskatzen du eguneroko ariketak egiteko, eseri, zutik egon, ibili edo korrika egiteko adibidez.

Erorketa bat pertsona geldirik, ibiltzen edo korrika dagoen bitartean gerta daiteke. Erorketak pertsonentzako arazo bat da eta zama handia osasun zerbitzutarako. 65 urte baino gehiagp duten pertsonen heren bat erorketak dituzte eta heriotza faktorerik garrantzitsuena da pertsona talde honentzat. Erorketek ere aldaka hausturen %90a eragiten dituzte.

Masa-zentroaren mugimendu estatiko eta dinamikoaren errekonozimendua sistema bestibular, bisual eta sematologikoaren input sentsorialaren bidez lortzen da. Informazio honen integrazioak posturaren kontrola egitea ahalbidetzen du. Postura kontrol honek beharrezkoa den erantzun posturala hasiko du oreka eta masa-zentroa plataformaren oinarrian mantentzeko.

© 2017 Vitia. Eskubide guztiak erreserbatuak · Erabilera baldintzak