Software

MediTouch/

Software

Funtzioak

Meditouch softwarea joko bilduma batez osatua dago eta pazientea motibatzea da hauen helburua. Pazientearen eboluzioaren monitorizazio ate ebaluazioa ahalbidetzen du.

1. 1. Ariketak

MediTutor softwareak jokoen bitartez errehabilitazio prozesuaren jarraipena egiteko aukera ematen du. Pazientearen hainbat ebaluazio egin daitezke, baita datuen bilketa eta tele-errehabilitazioa erabiltzeko aukera ere bai.

Tratamendu atalean, monitorizatutako hainbat ariketa egingo ditu eta sistemaren jokoak erabiliko ditu. Bigarren atalean, pazienteak prozesuan duen egoeraren ebaluazioa egin daiteke. Hirugarren atalean, profesionalak aurreko ataletako datuak bildu dezake, paziente bakoitzaren arabera sailkatu daitezkeenak. Eta azkenik, laugarren atalean, tele-errehabilitaziora bideratuta dago.

2. Tratamenduak

Sistema pazienteak zientifikoki frogatuak dauden hainbat ariketa egiteko pentsatua dago. Ariketa hauek pazientearen motibazioa mantentzeko diseinatuta daude. Ariketan zehar pazienteak jarduerari buruzko informazio jasotzen du lanean ari den modua zuzentzeko beharrezkoa izanez gero. Ariketa bukatu eta gero, datuak gordeta geldituko dira.

Tratamenduak
3. Ebaluazioa

Sistemak pazientearen errendimendu biomekaniko eta zinematikoa ebaluatzeko aukera ematen du. Terapeutak bildutako datuen ikerketa eta ebaluazioa eginez pazientearen mugimendua hobeto ulertu dezake eta honen bidez, errehabilitazio programa pertsonalizatu dezake pertsona bakoitzaren arabera. Mugimendu mailaren ebaluazioak egin daitezke, baita mugimenduaren hainbat analisiak ere. Modu aktiboan artikulazioak duen mugimendu maila eta modu pasiboan duen mugimendu mailaren arteko konparazioa egin daiteke.

Ebaluazioa Ebaluazioa Ebaluazioa
4. Txostenak

MediTutorrek egindako ebaluazioen txostenak egiteko aukera ematen du. Sistemak txosten hauek irizpide desberdinen arabera sailkatzeko aukera ematen du hauen bilaketa errazagoa izateko. Gainera, txostenen grafikoak eskaintzen ditu sistemak pazienteren eboluzioa irudikatzeko.

Txostenak Txostenak Txostenak
© 2017 Vitia. Eskubide guztiak erreserbatuak · Erabilera baldintzak