Balance Tutor Sport Edition

Meditouch/

Balance Tutor Sport Edition

Kontestu Zientifikoa

Postura, gorputzaren kokapena edo gorputzaren atal ezberdinen kokapena da. Kontrol posturala beharrezkoa den motor funtziona da eta denboran zehar gorputzak duen mugimenduaren kontrola bezala definitu da, oreka eta orientazioa kontrolatzeko. Bi eratako oreka erantzunak daude: proaktiboak eta erreaktiboak direnak.

1_Erantzun proaktiboak

Gorputzak duen erantzuna oreka mantentzeko perturbazio jakinen aurrean (perturbazio ezagutuak). Adibidez, kalean ibiltzen inongo perturbaziorik gabe.

Kasu honetan espaloia ikusi eta sentitu dezakezu eta horrela, aurre ikusi zure mugimendua egoerarekiko. Adibidez, espaloia irristakorra baldin badago (olio edo elurragatik), gorputzak ibiltzeko abiadura murrizten du eta oreka bereganatzen du, egoera horretan kontu handiago batekin ibiliz.

Erantzun mota honek gorputzaren masa zentrua oinarri euskarriaren barruan mantentzen du jarduera ezberdinetan.

Balance Tutor Sport Edition

2_Erantzun erreaktiboa

Gorputzak duen erantzuna oreka mantentzeko ezagutua ez den perturbazio baten aurrean, irristakor edo estropezu baten ondorioz adibidez.

Gorputzaren helburua bere grabitazio zentrua oinarrizko euskarriaren barnean mantentzea da, eta gorputzaren masa zentrua bere hasierako posiziora eramatea da, perturbazioa jasan ondoren. Estrategia hau Azalpen Postural Automatikoa (APA) bezala ezagutzen da. Hasiera batean, erreakzio hau ez bada nahikoa grabitazio zentrua gorputzaren oinarrizko euskarriaren barruan mantentzeko, orduan konpentsazio pausu bat emango da. Kasu honetan, gorputzak masa zentruaren kokapen berri bat sortzen saiatuko da. Hau, konpentsazio pausu baten bitartez lortzen du perturbazioaren kontrako norantzan, gorputzaren oinarrizko euskarria handituz.

Balance Tutor Sport Edition

Kontrol Motorra

Bi helburu daude gorputza kontrolatzeko sisteman. Alde batetik gorputzaren oreka mantentzea eta beste aldetik, gorputzaren atal ezberdinen oreka mantentzea, ala nola gorputzaren eta ingurumenaren artean ere.
Shumway-Cook modeluan bezala, gorputzaren mugimenduaren kontrola, jarduera, norbera eta ingurumenaren arteko iterazio bat bezala ezagutzen da.

Balance Tutor Sport Edition

Bi tresna mota nagusi ezberdin daude oreka lantzeko:

  1. Tresna aktiboak non gorputzaren masa zentrua aldatzen dute kanpoko indar baten bitartez (tresnaren motorrak adibidez gorputzaren masa zentrua mugitzen du). Kasu honetan, tresnak sortzen duen indarrak gorputza behartzen du berriro oreka lortzea.
  2. Tresna pasiboak, plataforma baskulagarriak bezala, non ez daukate gaitasuna modu zehatz batean mugitzeko pazientearen masa zentrua.

BalanceTutor

Orekaren errehabilitazioa eta entrenamendua lantzeko den sistema bat da, non modu estatikoan edo dinamikoan landu daiteke. Korri egiteko zinta batean datza eta errehabilitazio software potente bat dauka, non perturbazio ezberdinak planifikatu eta kontrolatu daitezkeen. Perturbazio lateralekin eta aurrera/atzerakakoarekin, irristaldiak edo estropezuak simulatu daitezke.

Erantzun erreaktiboak lantzeko gaitasunari esker, ezuzteko perturbazioekin, pazienteak bere erreakzio denbora murrizten du eta korrektzio/prebentzio pausuaren kalitatea hobetzen du. Honek esan nahi du bere oreka eta mugimenduaren koordinazioa hobetzen duela, era honetan pazienteak lagunduz beraien aktibitate funtzionaletan, erorketak eta zauriak prebenituz aldi berean.

Ondorengo bidean BalanceTutor sistema, Kirol Arloan explikatzen da:

Pertsona sisteman entrenatzen dagoen bitartean, oreka ebaluazioak egiten dira datu hauek jasotzeko, eta horrela pertsonaren jarraipena egin ahal izateko.

BalanceTutor sistemak aplikazio asko ditu ondorengoak bezala:
• Pisua jasatearen estimulazioa.
• Korrektzio/prebentzio pausuaren erantzuna hobetzen du.
• Bestibular errehabilitazioa.
• Muskulu zehatzen aktibazioa lantzen du.
• Muskulu talde zehatzen indartzea.
• Ariketa dualak koordinazioa hobetzeko.
• Sistema somatosentsorialaren entrenatzea.
• Oreka estatiko eta dinamikoa hobetzea.
• Ibiltze abiadura eta kalitatea hobetzen du.

Sistema arlo ezberdinetan erabili daiteke, errehabilitazio neurologikoan bezala. Era berean, errehabilitazio traumatologikoan ere erabiltzen da ondorengo kasuetan:
• Artikulazio ebakuntzetan eta hautsietan.
• Muskulu edo tendoi zaintiratuetan.
• Anputazioetan.
• Muskulu ahultzeetan.
• Protesiak erabiltzen.
• Ligamentu zaintiratuetan.

BalanceTutor sistemak bakarrak dituen gaitasunak:
• Errehabilitazio propiozeptiboa.
• Erantzun automatikoaren ebaluazioa.
• Entrenamendu pertsonalizatua.
• Post ebakuntzako errehabilitazioa.
• Zauri normalizatuen prebentzioa.
• Dokumentazio objetiboa.

Ikerkuntza Zientifikoak

Pertsonen erantzun erreaktiboekin lan egitea ezuzteko perturbaziokin zerbait nahiko berria izan arren, iada badaude ikerkuntza zientifiko batzuk metodología honekin lan egitea, efizientea dela frogatzen dutela oreka hobetzeko eta erortze arriskua murritzteko, ondorengoak bezala:

1. Perturbation training can reduce community dwelling older adults annual risk: a randomized controlled trial. “Pay YC 2014”
• RCT 212 pacientes.
• 1 session. 1 perturbation against 24.
• Fall risk reduces 50% in one year.

2. Does perturbation-based balance training prevent falls? Systematic review and meta-analysis of preliminary randomized controlled trials. “Mansfield 2015”
• 8 estudies with 404 patients.
• People trained with perturbations had less fall risk OR 0.7 and total falls in this group was the half than in the control.

3. Unexpected perturbations training improves balance control and voluntary stepping times in older adults – a double blind randomized control trial. “Kurz I, 2016”
• RCT. 53 pacientes.
• 24 sessions with perturbations in CM vs CM without perturbations.
• Improvement of gate times and balance control.

Ondorengo bideoetan bi ikerkutza zientifiko ikusi ahal dira, non BalanceTutor sistemarekin erorketa prebentzioan eta ibiltze hobekuntzan lan egiten da:

Erorketa prebentzioa:

Ibiltze hobekuntza paziente neurologiko batean

Kirol
Prebentzio,
Neurtze eta
Errehabilitazioa

© 2017 Vitia. Eskubide guztiak erreserbatuak · Erabilera baldintzak