castellanoenglisheuskera
Bultzada elektrikoek hanken muskuluak estimulatzen dituzte. Erabiltzaileek guztizko mugimendua ahalbidetzen duen bizikleta honen bitartez aritu daitezke, baita hankak guztiz paralizatuak dituen pertsonak ere.
Elektro-estimulazioak bultzada elektrikoak erabiltzen ditu muskulu kontrakzioak eragiteko. Bultzada hauek gailu bateak sortu eta azalean estimulatu nahi diren muskuluen inguruan jartzen diren elektrodoen bidez aplikatzen dira. Bultzadek muskulu kontrakzioak eragiten dituzte. Elektrodoak normalean azalean ezartzen dira. Elektro-estimulazioa elektroterapia modu bat da. Kirol entrenamendurako eta errehabilitaziorako ariketa gehigarri bat bezala erabiltzen da ere. Honi buruz ikerketa anitzak egin dira.
Gailuak duen teknologia elektroniko aurreratuak, paraplejia duten pertsonei bizikletan ibiltzeko aukera ematen die. Eskaintzen ditugun ia produktu guztiekin konbinatu daiteke.
Paraplejia, muskulu espasmoak eta minaren sentikortasun txikia duten pertsonei zuzenduta dago.
Buruko osasun eta osasun fisikorako oso efektu positiboa du bultzada elektrikoen sistema honek. Fisikoki hobetzeko aukera ematen du, eta beraz gorputzaren defentsak hobetzen ditu. Muskulu masa eta odol-fluxuaren igoerak metabolismoaren hobetzea dakar. Muskulu espasmoen kopurua murrizten du, eta ariketa handitzearekin batera, gaixotasun baskular eta bihotzeko gaixotasun bat izateko arriskua murritzen du.